Euskal Herriko gune autogestionatuen eta okupazio mugimenduaren «aurkako dinamika» salatzeko, «okupazioaren, autogestioaren eta erresistentziaren aldeko hautua» egiteko deia egin zuen Okupazio Mugimenduak atzo, Bilboko udaletxe aurrean egindako agerraldi batean. «Erasoen aurka», larunbatean Bilboko Zabalburu plazatik 17:30ean abiatuko den manifestaziora biltzeko deialdia egin zuten.
Salatu zuten gune autogestionatuen aurkako «dinamika» EAJren estrategia politikoan kokatu dela azken urtean. Horrez gain, «ezarritako ereduari alternatiba bilatzen saiatzen diren eragileen kontrako mehatxu eta ekintza onartezinak» kritikatu zituzten. Ildo horretan, Okupazio Mugimenduko kideek gogora ekarri zituzten Bilbon hustutako Izar Beltz Ateneoa eta Etxarri gaztetxea, baita Euskal Herrianhusteko arriskuan dauden bestehainbat gune okupatu ere. Besteak beste, Bilboko Deustuko Gazte Lokala eta Santutxuko Karmela, baita Gasteizko Errekaleor auzo askea eta Bizkaiko beste zenbait egitasmo ere: Tosuko ortu okupatua eta Zornotzako Ziztada gunea. Okupazio mugimenduko kideen aburuz, EAJren «estrategia neoliberalean», gune autogestionatuek ez dute lekurik. Uste dute, ordea, okupazioa «nahitaezko tresna» dela eredu horri aurre egiteko. «Udaletik datorren mehatxu bakoitzak gure pausoak indartzen ditu». Botatako espazio askeak berreraikiko dituztela ohartarazi zuten okupazio mugimenduko kideek: «Huste batek beste okupazio bat ekarriko du».
Autogestioaren aldeko manifestazio batera deitu dute; larunbatean, Bilbon
Okupazio Mugimenduak espazio autogestionatuen aurkako estrategia salatu nahi du. Eraso mota guztiei erantzungo dietela ohartarazi dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu