Ireki dituzte AP-8a eta Txorierriko korridorea, istripuen ostean

Bat-batean su hartu du autobus batek autobidean, Orio parean, eta bidea moztu dute. N-647 errepidea lau orduz egon da itxita, Zamundio ondoan, kamioi bat oliotan irristatu ostean.

AUTOBUSA SUTAN
Orio parean su hartu duen autobusa, gaur eguerdian. GORKA RUBIO / FOKU
mikel p ansa
2024ko urtarrilaren 18a
19:55
Entzun

AP-8 autobidean su hartu du handik zihoan autobus batek. Bilborako bidean, ordainlekua igaro eta handik gutxira gertatu da ezbeharra, Orio parean (Gipuzkoa).

13:45 aldera gertatu da, eta ustekabean. Errepidearen 33. kilometroaren parean, su hartu du autobusak; bidaiariak eta gidaria garaiz atera dira, eta suhiltzaileak berehala joan dira lekura.

Horren ondorioz, gelditu egin da trafikoa, eta zirkulazio arazoak sortu dira eguerdi parte horretan; Orioko ordainlekutik aterarazi dituzte ibilgailuak.

Bizkaian, berriz, Txorierriko korridorean izan dira arazoak. 15:00 aldera, guraizearena egin du zisterna kamioi bat, Zamudio parean, eta ilara luzeak sortu dira, sei kilometrorainokoak. Lau orduz egon da errepidea itxita.

Errepidean olioa zegoelako izan du kamioiak istripua, eta atzetik heldu den auto batek haren kontra jo du. Gero, beste lau ibilgailuk ere kolpeak izan dituzte. Erietxera eraman dute autoetako bateko gidaria, irauli egin baitzaio autoa.

Azkenean, 19:00 aldera ireki dute errepidea; Gurutzetarako bidean egon da itxita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.