Autobus bat errepidetik atera da eta hamabi lagun zauritu dira Tebas-Muru Artederretan

Gidariak izan ditu zauririk larrienak. Bidaiariek, berriz, zauri arinak izan dituzte.

jakes goikoetxea
2025eko otsailaren 3a
15:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Iruñe eta Tutera arteko ibilbidea egiten duen autobus bat errepidetik atera da A-15 autobidean, Tebas-Muru Artederretan, 13:00 aldera. Gidaria eta 11 bidaiari zauritu dira. Gidariak —50 urteko gizona— izan ditu zauririk larrienak, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitariora eraman dute. Baita autobuseko sei bidaiari ere, baina horiek zauri arinekin. Beste bost bidaiari Noaingo osasun etxera eraman dituzte.

22 bidaiari zihoazen autobusean, eta beste autobus bat eraman dute istripuaren lekura, gainerako bidaiariek bidaia jarraitu ahal izateko.

Cordovillako suhiltzaileak, anbulantziak eta guardia zibilak joan dira istripua gertatu den lekura. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.