Autoarekin gizon bat hil zuen anbulantzia gidaria espetxeratu dute, hilketa egotzita

Anbulantzia gidari batek gizonezko bat harrapatu zuen ekainaren 22an, Donostian, eztabaida bat izan ondoren. Handik lau egunera hil zen gizona, eta atzo atxilotu zuten anbulantzia gidaria.

(ID_14039977) Trafiko handia Andoainen N-1 A-15
Donostiako errepide bat, artxiboko irudi batean. ANDONI CANELLADA / FOKU
Donostia
2024ko uztailaren 3a
12:47
Entzun

Espetxean sartu zuten atzo ekainaren 22an Donostian 35 urteko gizon bat harrapatu zuen anbulantzia gidaria. Ospitalean hil zen gizona. Hilketa delitua leporatu diote anbulantzia gidariari, Donostiako Instrukzio Epaitegiak hala erabakita.

19:30 aldera gertatu zen ezbeharra. Eztabaidan aritu ziren bi gidariak, Martuteneko biribilgunea eta Zorroagako tunela batzen dituen errepidean. Tuneletik ehun metrora gelditu zituzten autoak. Atxilotuak bestearen autoa jo zuen, eta 35 urteko gizona autotik jaitsi eta beste ibilgailuaren aurrean jarri zen, ihes egin ez zezan. Orduantxe harrapatu zuen anbulantzia gidariak gizona. Ospitalera eraman behar izan zuten, larri.

35 urteko gizonezkoa harrapatu zuen gidariak ihes egin zuen, baina Udaltzaingoak handik gutxira harrapatu zuen, Donostiako Amara auzoan, eta une horretan atxilotu zuen. Fiskaltzak eta epaileak aske utzi zuten, behin-behinean. Gertakari hartatik lau egunera hil zen gizona, eta fiskaltzak berriz ikertu zuen kasua. Atzo atxilotu zuten, hilketa delitua egotzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.