Zazpi kilometrorainoko ilarak sortu dira gaur goizean errepide nagusietan. Aste Santuko lehen jaieguna izanda, zirkulazioa handia izan da autobideetan, eta autoak pilatu dira han-hemenka, goizean goizetik. Biriatuko (Lapurdi) ordainlekuan, esaterako, zazpi kilometrorainoko ilarak egon dira, eta bost kilometrorainokoak Armiñonen (Araba), Madrilerako noranzkoan. Baina amaitu dira jada auto ilarak, Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez.