Auto gidari bat hil da Zumarragan, autoak baserri bat jo eta su hartuta

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, GI-2632 errepidean gertatu da ezbeharra, Ezkio-Itsasorako noranzkoan.

Ezbeharra gertatu den lekua, artxiboko irudian. BERRIA
Ezbeharra gertatu den lekua, artxiboko irudian. BERRIA
2025eko martxoaren 24a
11:15
Entzun 00:00:0000:00:00

Gizon bat hil da gaur goizean Zumarragan (Gipuzkoa), auto istripu batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, GI-2632 errepidean gertatu da ezbeharra, Ezkio-Itsasorako noranzkoan; autoak baserri bat jo du, eta su hartu.

Anbulantzia bat joan da ezbeharra gertatu den lekura, baina ezin izan dute gidaria suspertu. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, zer gertatu den argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.