Istripua

Auto gidari bat hil da Vianan

Kamioi baten kontra jo du N-111 errepidean. Emakumea da hildakoa.

2011ko maiatzaren 25a
14:39
Entzun 00:00:0000:00:00

Auto gidari bat hil da gaur goizean Vianan, 11:25etan aldera, ibilgailuarekin kamioi baten kontra jo ostean, foruzainek esan dutenez. N-111 errepidean izan da istripua, Logroñotik (Espainia) oso gertu, eta bidea itxita dago orain.

Emakumea da hildakoa. Bakarrik zihoan autoan.

Kamioilaria erietxe batera eraman dute, zaurituta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.