Auto gidari bat hil da San Adrianen, istripuz

Aurrez aurre jo dute elkar auto batek eta kamioi batek.

KORONABIRUSA - KONTROLA BERAN
Foruzaingoaren kontrol bat, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
2024ko uztailaren 9a
18:30
Entzun

Auto gidari bat hil da gaur arratsaldean San Adrianen (Nafarroa), istripuz. Jakinarazi dutenez, auto batek eta kamioi batek aurrez aurre jo dute elkar.

Larrialdi zerbitzuek 16:28an jaso dute abisua, eta istripuaren lekura joan dira suhiltzaileak, osasun langileak eta Foruzaingoa. Halere, ezin izan dute gizonezkoa salbatu. Foruzaingoa zer gertatu den ikertzen ari da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.