Auto gidari bat hil da N-1 errepidean, Tolosa parean

Ibilgailua errepidetik irten da, eta gizona hilda zegoen larrialdi zerbitzuak iristerako.

Bi ertzain lanean, artxiboko irudi batean. DAVID AGUILAR / EFE
Bi ertzain lanean, artxiboko irudi batean. DAVID AGUILAR / EFE
2024ko abenduaren 15a
18:30
Entzun 00:00:0000:00:00

N-1 errepidean, Tolosa parean (Gipuzkoa), auto bat errepidetik irten da gaur arratsaldean, irauli egin da, eta bertan hil da gidaria. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larrialdi zerbitzuak heltzerako hilda zegoen gizona. 

Istripua 17:00 inguruan gertatu da, eta auto pilaketak eragin ditu N-1ean. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du zer gertatu den argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.