San Adriango (Nafarroa) herritar bat atxilotu du gaur Espainiako Guardia Zibilak, errepide istripu batean emakume baten heriotza eragiteagatik. Atzo gauean gertatu zen ezbeharra, Errioxan (Espainia). Auto gidaria kontrako bidean zihoan, eta kamioi batekin eta beste auto batekin egin zuen talka. Hildako emakumeak 35 urte zituen, Logroñokoa (Espainia) zen, eta haurdun zegoen.
Istripuaren ostean, Logroñoko ospitalera eraman zuten 46 urteko auto gidaria atzo, eta positibo eman zuen alkoholean, baita drogetan ere. Bakarrik zihoan autoan. Oraintxe Guardia Zibilaren esku dago.
Emakumea gidariaren ondoko eserlekuan zihoan. Beste bi herritar ere bazeuden autoan, eta larri zauritu ziren. Atxilotutako gizonak gutxienez hamar kilometro egin zituen kontrako noranzkoan.