Auto baten gidaria hil da Zallan, beste ibilgailu baten kontra jota
BILBO. Iluntzeko zortziak aldera gertatu zen ezbeharra, BI-636 errepidean, Bolunburuko tunelaren inguruan. Auto batek furgoneta baten kontra jo zuen, aurrez aurre, eta hil egin zen autoaren gidari. Furgonetaren gidaria, berriz, Gurutzetako (Barakaldo, Bizkaia) erietxera eraman zuten; Zallatik desbideratu zuten trafikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu