Beldur Barik programa gazteen artean «erreferente sendoa» dela berretsi du Emakundek. Izan ere, berrehun lan baino gehiago aurkeztu dituzte 12 eta 16 urte bitarteko ikasleek, eta, ezohiko baldintzak kontuan hartuta, «parte hartze handia» izan dela adierazi zuen atzo Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak. Sari banaketa Donostian izango da, azaroaren 20an. Streaming bidez soilik ikusi ahal izango da.
Askotariko gaiak jorratu dituzte lehiaketara aurkeztutako piezetan: nesken ahalduntzea, generoak markatutako rolak eta estereotipoak, bortxaren aurkako erantzun kolektiboa... «Antzeman daiteke gazteriak gero eta argiago identifikatzen dituela indarkeria sexista sortzen duten desberdintasun faktoreak». Landaidak erantsi du horrelako proiektuen bidez neskengan «ahalduntzea» sustatzen dela, baita «indarkeria egoerei erantzuteko gaitasuna» ere; mutilen artean, berriz, hausnarketa prozesuak bultzatzen dituzte.
Kanpaina ugari martxan
Diputazioak ere ari dira azaroaren 25arekin lotutako kanpainak aurkezten. Bizkaiko Foru Aldundiak indarkeriaren ikusgaitasunean jarri du arreta; Ez ikusi ez dagoenik. Indarkeria matxista da lelopean, bortizkeria ez justifikatzera deitu dute. Gipuzkoako Aldundiak, berriz, eguneroko eraso normalizatuen gaineko kontzientzia hartzea jarri du helburu, Indarkeria matxistaren aurrean, ez zaitez ikusle huts bat izan lelodun kanpainaren bidez.
Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna
Aurten «parte hartze handia» izan du Beldur Barik-ek
12 eta 16 urte bitarteko gazteek berrehun lanetik gora aurkeztu dituzte. Sari banaketa 'streaming' bidez ikusteko aukera egongo da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu