EBB Euzkadi Buru Batzarreko presidente izango da aurrerantzean ere Andoni Ortuzar. Berak baieztatu zuen, atzo, Radio Euskadin egin zioten elkarrizketa batean. Adierazi zuen ez dutela bera ordezkatzeko beste hautagaitzarik aurkeztu. Aitortu duenez, EAJren burutzan segitu ala ez, «zalantzak» eduki ditu. 2013ko urtarrilean aukeratu zuten EBBko buru, Iñigo Urkullu ordezkatuz. Beste lau urtez jarraituko du karguan.
Hautagaitzak aurkezteko epea azaroaren 2tik 18ra egon zen irekita. Ez zuten berririk erregistratu, eta alderdiaren oinarriek ontzat jo dute Ortuzarrena. Alderdiaren asmoa zen abenduaren 12rako deitua zegoen batzar nagusian egitea izendapen ofiziala, baina batzarra atzeratu behar izan dute, pandemiaren ondorioz hartutako neurriengatik.
Lurraldeetako presidentetzetan bada aldaketa bat. Pako Arizmendik IBB Ipar Buru Batzarreko kargua utziko du, eta Peio Etxelekuk ordezkatuko du. Jose Antonio Susok (Araba), Itxaso Atutxak (Bizkaia), Joseba Egibarrek (Gipuzkoa) eta Unai Hualdek (Nafarroa) karguan jarraituko dute.
Aurrerantzean ere EAJren burua izango da Andoni Ortuzar
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu