Aurrenekoz Kolonbian atzeman den aldaera berri bat aztertzen ari da OME

Mu izena jarri diote birusaren aldaera berriari. 2021eko urtarrilean detektatu zuten lehenbiziko aldiz.

Ikertzaile bat laborategi batean, Brasilen. ANDRE COELHO, EFE
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko irailaren 1a
14:34
Entzun

OME Osasunaren Munduko Erakundeak SARS-CoV-2 birusaren beste aldaera bat du aztergai: mu aldaera. Erakundeak zehaztu duenez, aldaera hori Kolonbian atzeman zen lehenbiziko aldiz, urtarrilean. Gainera, jakinarazi du dagoeneko aldaera horretako zenbait kasu zenbatu direla Hego Amerikako eta Europako herrialde batzuetan.

OMEk azaldu duenez, baliteke mu aldaerak beste aldaera batzuek baino gaitasun handiagoa izatea immunitatea emateko terapiei ihes egiteko. Orain arte egindako ikerketek agerian utzi dutenez, txertoen eraginkortasuna txikixeagoa izan liteke aldaera horren kontra, beta aldaeraren aurka gertatu bezala. Hala eta guztiz ere, OMEk nabarmendu du ikerketa gehiago behar direla hori baieztatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.