Aurore Martin askatzeko eta euroagindua deuseztatzeko eskatu dute

Nora Arbelbide Lete.
Baiona
2010eko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Aurore Martin joan den asteartean preso sartu zuten Batasuneko mahai nazionaleko kidea askatzeko eskatu zuten atzo EHZ, NPA, Anai Artea, Segi, EA, Giza Eskubideen Liga, LAB, ELB, Solidaires, Europe Ecologie eta AB taldeek. Horri lotua den Espainiaratze eskaera berria deuseztatzeko ere exijitu zuten. Asteartean aztertuko du euroagindua Paueko dei auzitegiak, eta Askatasunak hara joateko deia egin du. Azaroaren 27an Baionan eginen den manifestaldira joateko ere eskatu du; 16:00etanizanen da, Euroagindurik ez, eskubide zibil eta politikoen errespetatu lelopean. Eragileek nabarmendu dute egoera «arranguragarria» dela, «iritzi bat ukaiteko askatasuna hunkia» delako, Giza Eskubideen Ligaren Baionako adarreko Christophe Desprez lehendakariak erran bezala.

Martinen presondegiratzea «beste pauso bat» da, «handia»,Anais Funosas Askatasunakoaren irudiko: «Aurrekari bilaka daiteke».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.