Aurora borealak ikusi dira berriz ere Euskal Herrian

Eguzkiaren aparteko indarrari esker ikusi da fenomeno hori Euskal Herriko hainbat txokotan.

Aurora boreala Izaro irlaren gainean. ISKANDER BARRENA
Aurora boreala Izaro irlaren gainean. ISKANDER BARRENA
inaki rubio
2024ko urriaren 11
12:45
Entzun

Iragan maiatzean ikusi ziren azkenekoz aurora borealak Euskal Herrian, eta, bart, berriz ere argitu dituzte zeruak. Aranzadi zientzia elkarteak azaldu duenez, eguzkiak izandako ekaitz geomagnetiko bortitz batek sortu ditu aurora borealak latitudeotan, «azken zazpi urteetan izandako indartsuena». Hain zuzen ere, eguzkiaren aparteko indarrarengatik ikusi dira Euskal Herrian, aurora horiek latitude altuagoetan jazo badira ere, Eskozian eta Danimarkan, kasurako.

Adituek baztertu egin zuten egunotan aurora borealak ikusiko zirenik, lainotuta egongo zelakoan, baina tarteka irekitako ostarteek modua eman dute fenomeno meteorologiko hori ikusteko. Euskal Herriko hamaika txokotan ikusi dira aurora borealak, eta horren adierazle izan dira sare sozialak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.