Aurkitu dute Igeldo inguruan desagertutako igerilariaren gorpua

Larunbatean galdu zen, Tximistarri kalan, eta kirol ontzi batek bilaketa gunean aurkitu du gorpua. Gizon baten gorpua aurkitu dute Kanbon, Errobi ibaian.

Erreskate ontzi bat Tximistarrin, astelehenean. GORKA RUBIO / FOKU
Erreskate ontzi bat Tximistarrin, astelehenean. GORKA RUBIO / FOKU
2024ko abuztuaren 7a
11:30
Entzun

Igeldon (Donostian) desagertu zen bainulariaren gorpua erreskatatu du Espainiako Guardia Zibilaren itsas salbamenduak gaur goizean. Gizona abuztuaren 3an desagertu zen, Tximistarri kalan.

Guardia Zibilaren arabera, gorpua kirol ontzi batek aurkitu du, bilaketa egiten ari zen gunean. Larunbat arratsaldean hasi zituzten bilaketa lanak Gurutze Gorriak, Ertzaintzak eta Guardia Zibilak. Lekuko batzuek jakinarazi zioten Ertzaintzari 18:00 inguruan itsasoan sartu zen gizon bat ez zela itzuli. Ertzaintzak ez du gizonaren desagertzearen inguruko salaketarik jaso.

Tximistarrik 200 metro inguru ditu, arrokaz osatuta dago, eta ez du sarbide errazik. Hala ere, bainulariak, arrantzaleak eta urpekariak bertan ibili ohi dira. Iaz, ekainaren 16an, beste gizon baten gorpua atera zuten inguru horretan bertan, itsasotik 400 metrora. 

Kanbon (Lapurdi), berriz, gizon baten gorpua aurkitu zuten atzo Errobi ibaian. Suhiltzaileek atera zuten ibaitik. Ikerketa abiatu dute, heriotzaren arrazoia argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.