gurutze izagirre intxauspe

Aurkia eta ifrentzua

2024ko uztailaren 25a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Gernikako Estatutua onartu zutenean jaso zuten Ertzaintza polizia integrala izango zela. 45 urte geroago, beste puntu bat bete da, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak izenpetu berri baitute portu eta aireportuetan Ertzaintzari funtzio batzuk ematea, besteak beste. Estatutuan bildutako beste hamaika transferentzia falta dira eskualdatzeko.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente izateko beharrezko babesen artean zegoen EAJrena, eta babes hori lortzeko jeltzaleekin negoziatutako puntuetako bat dagokio, hain zuzen, Ertzaintzari buruz egindako akordioa. Inbestidurarako akordio horretan jasota dago, halaber, atzerriko tituluen homologazioa Eusko Jaurlaritzaren esku geratzea. Baina Espainiako Medikuen Elkargo profesionalek jarritako salaketak direla medio, Espainiako Auzitegi Gorenak behin-behinean eten du akordio horretan jasotzen zen puntua.

Baga: jada negoziatuta dauden puntuak trukerako txanpon gisa darabiltzate 45 urte geroago.

Biga: zer ahulak izan litezkeen akordioak justizia sistema erabat politizatuta badago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.