Aurki askatuko dituzte 18/98ko azken bi presoak: Matanzas eta Etxeberria

2017ko abenduaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. 18/98 auziko azken bi presoak datozen asteetan geldituko dira libre: hil honen 28an Txema Matanzas, eta urtarrilaren 4anJoxean Etxeberria. 1998an hasi zen auzia, Egin itxita, eta Espainiako Auzitegi Gorenak 2009an 38 lagun zigortu zituen, ETArekin lotuta. Etxeberriak hamabi urteko espetxe zigorra jaso zuen, eta Matanzasek, hamar urte eta bederatzi hilabetekoa. Biak Espainiako kartzeletan dauzkate: Puerto III-n (Cadiz) Matanzas, eta Sorian Etxeberria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.