Aurken Sola euskal presoa baldintzapean aske geratu da

Solak hamasei urte egin ditu preso, eta hirugarren graduan zegoen maiatzetik.

Sarek antolatutako mobilizazio bat, Donostian. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Sarek antolatutako mobilizazio bat, Donostian. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
2024ko urriaren 29a
17:00
Entzun

Aurken Sola euskal presoa baldintzapean aske geratu da, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Solak hamasei urte egin ditu preso, eta hirugarren graduan zegoen.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak ebatzi du baldintzapean aske uztearen alde. Aurrez, Solari gradu progresioa eman zioten, eta maiatzetik hirugarren graduan zegoen.

Sola 2008an atxilotu zuten, Iruñean, eta hogei urteko espetxe zigorra ezarri zioten armak eta lehergaiak izatea leporatuta. Espainiako zenbait espetxetan egon zen preso, 2021ean Euskal Herriratu zuten arte. Zehazki, Iruñeko espetxera lekualdatu zuten.

Iruñeko presoa 2002an ere atxilotu zuten, eta bi urte egin zituen behin-behinean preso, ETAko kide izatea eta UPNko zinegotzi bat hiltzea egotzita. Auzitegi Nazionalak, baina, errugabea zela ebatzi zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.