Indarkeria matxista

Pasaiako hilketa matxista gaitzetsi dute

Pasaiako Mugimendu Feministak deitu du protestara, eta jendetza elkartu da. Hiru eguneko dolua ezarri du udalak.

Gaurko elkarretaratzea Biteri plazan, Pasai Antxon. JON URBE / FOKU
Gaurko elkarretaratzea Biteri plazan, Pasai Antxon. JON URBE / FOKU
Paulo Ostolaza.
2024ko abenduaren 1a
13:30
Entzun

Matxismoak hiltzen gaitu, aurrean izango gaituzue!. Lelo horrekin gaitzetsi du Pasaiako Mugimendu Feministak larunbatean herrian izandako hilketa matxista. Jendetza elkartu da Biteri plazan egindako elkarretaratzean. Harekin bat egin du Pasaiako Udalak ere, eta hiru eguneko dolua ezarri du. 

Herenegun, Ertzaintzak 53 urteko gizon bat atxilotu zuen 45 urteko emakume bat —bikotekide ohia— suzko arma batekin hiltzea egotzita. Hilketa 16:00etan gertatu zen, eta gizonak ihes egin zuen autoan. Geroago, Villabonako (Gipuzkoa) Udaltzaingoaren bulegora joan zen, eta bikotekide ohia hil zuela aitortu zuen. Bertan atxilotu zuten. Ertzaintza zer gertatu zen ikertzen ari da, eta ez du jakinarazi, oraindik, gizona noiz aurkeztuko duten epailearen aurrean.

Pasaiako Udal Batzordeak ezohiko bilkura egin zuen atzo iluntzean. 20:30ean hasi zen, eta 22:45 aldera plazaratu zuten adierazpen instituzionala. Erabateko gaitzespena adierazi, eta babesa eta elkartasuna erakutsi zizkieten biktimaren senideei eta hilketa gertutik bizi izan dutenei. Han erabaki zuten dolua ezartzea ere; astearte gauera arte iraungo du.

Besteak beste, elkarretaratzean izan dira, Teo Alberro alkateaz eta udaleko ordezkariez gain, Eider Mendoza Gipuzkoako Ahaldun Nagusia eta Miren Elgarresta Emakundeko zuzendaria.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ere elkarretaratzea egitekoa du eguerdian. Emakumeen kontrako Indarkeriaren aurrean Erantzun Publikoa emateko Gipuzkoako protokoloari jarraituz 11:45ean batzartzekoa da diputatuen kontseilua, eta ondoren elkarretaratzea egingo dute Foru Aldundiaren atarian. Halaber, Espainiako gobernuak Gipuzkoan duen ordezkaritzak agiri bidez jakinarazi du 13:00etan «minutu bateko isilunea» egingo dutela beren egoitzaren aurrean «azken hilketa matxistak gaitzesteko».

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.