Forma akats baten ondorioz bota dute atzera Iruñeko epaitegiaren erabakia. Etxalarko Udalak herriko jaietan udaletxean ikurrina zintzilikatu zuela-eta, auzitara jo zuen Nafarroako Gobernuak, Ikurren Nafarroako Legea urratu zelakoan.
Etxalarko Udalak, ordea, helegitea aurkeztu zuen, argudiatuz udalari ohartarazpena egin behar ziola Nafarroako Gobernuak auzitara jo aurretik.
Nafarroako Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio Etxalarko Udalari, baieztatuz beharrezkoa dela Nafarroako Gobernua aurrez udalarengana zuzentzea.