Atzera bota dute Giraldoren hilketa zinpeko epaimahai batek epaitzeko eskaera.

Erredakzioa
Iruñea
2010eko urriaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota du, iazko apirilean Cordovillan (Nafarroan) hil zuten Yamilet Giraldoren auzia zinpeko epaimahai batek epaitzeko eskatzen zuen helegitea. Giraldo apirilaren 25ean hil zuten, tiroz. Bost gizon daude hilketagatik auzipetuta. Fiskalak 150urteko kartzela zigorra eskatzen du bakoitzarentzat.

Auzipetuetako batek jarri zuen helegitea. Baina Auzitegi Gorenaren arabera, hilketaren helburua «mendekua hartzea eta justizia oztopatzea» izan ziren. Izan ere, Giraldok lekuko gisa deklaratu zuen prostituzioari eta sexu abusuei lotutako epaiketa batean.Helburu nagusietako justizia oztopatzea zela kontuan hartuta, Auzitegi Gorenaren arabera epaimahai profesional batek du kasua epaitzeko eskumena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.