Atxilotzean poliziek Mikel Oroz zauritu zutela dio AAMk
Martxoaren 10ean, Frantzia iparraldean poliziek, Mikel Oroz, Alejandro Zobaran,Ivan Saez de Jauregi eta Urko Labaka atxilotu zituzten. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak ohar bidez jakinarazi du atxilotzeko orduan poliziak gainera bota zitzaizkiola Orozi, eta leiho baten aurka bota zutela. Odol asko isuri zuen beso batetik. Ospitalera igortzeko eskatu zien behin eta berriz. Lau ordura, polizia etxeko medikuak artatu zuen, eta bederatzi puntu jarri zizkion. Orozek esan zion zauriak puntu gehiago behar zituela.Behin espetxean, hango medikua harrituta agertu zen ospitalera nola zuten bidali.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu