Jean Noel Etxeberri, Txetx
Biziko koordinatzaileaJean Noel Etxeberri Txetx (Donibane Garazi, 1964) ELAren Manu Robles Arangiz Fundazioko Ipar Euskal Herriko arduraduna izan da, eta Bizi mugimenduaren sortzaile eta kidea. Monbar hoteleko 1985eko erasoaren lekuko izan zen, eta Abertzaleen Batasuneko kide eta hango bozeramaile. Batera plataformako koordinatzailea ere izan zen duela zenbait urte. Demo bortxarik gabeko desobedientzia zibileko mugimenduaren sortzaile izan zen. EHZ festibalaren sortzaileetakoa ere bada. Patxa mugimendukoa gazte garaian.
Mixel Berhokoirigoin
LaborariaMixel Berhokoirigoin (Gamarte, Nafarroa Beherea, 1952), laborantzan, erreferentzia nagusietariko bat da Ipar Euskal Herrian. ELB sindikatuaren sortzaileetarikoa da, eta Confederation Paysanneko idazkari nagusi, Via Campesinako partaide eta Euskal Herriko Laborantza Ganberako presidentea izana. Laborantza Ganbera sortu zenetik, Frantzia jazarri egin zitzaion, eta auzipetu egin zuten. Epaileek ez zuten aintzat hartu estatuaren salaketa. Garapen Kontseiluko zuzendaritza batzordeko kidea da.
Mixel Bergouignan
EnpresariaBaigorriarra (Nafarroa Beherea) da sortzez, eta Makean bizi (Lapurdi) da. Irulegiko arno kooperatibaren sortzaileetan izan zuen aitaren segida hartu zuen. Hogei bat urtez kooperatibako buru izan da, baita Irulegiko ardogileen sindikatukoa ere. Irulegiko ardoaren garapenean franko lan egindakoa. IK eta EMA mugimenduko militantea izana. Azken urte hauetan Eztigar Donaixti-Ibarreko (Nafarroa Beherea) sagardo eta sagar zuku kooperatibako arduradunetarik bat da. Garapen Kontseiluko kide izan zen. Hiru alaba-semeren aita da.
Beatrice Molle-Haran
KazetariaKazetaria da. Gaur egun, Mediabask Urruñan egin kazetako erredaktore lanetan ari da artikulu eta editorialen idazte lanetan.
Duela hiru urte zendu zen Ximun Haran Enbata mugimenduko kide eta pilotari famatuaren emaztea.Bere etxean egitekoa zuten ostiral arratsean atxilotuak izan diren bostek ETAren armategiaren lehen multzoaren suntsiketa saioa. Heletako bidean den laborari etxe izandako batean, Luhuson (Lapurdi). Han dituzte atxilotu Frantziako eta Espainiako poliziek egin duten operazioan.
Stephane Etxegarai, Etxe
Musikari eta bideogileaGaur egun, ofizioz, musikari eta kantaria da Stephane Etxegarai Etxe, Garazi aldeko Eiheralarrekoa (Nafarroa Beherea). Buuz Bu eta Kontrapasa musika taldeetako gitarra jotzaile eta abeslari ezaguna da.
Kazetari izan zen zenbait urtez Irulegiko eta Euskal Irratietan. Bideogintzan ere jarduten du aspaldian. Izan ere, Aldudarrak Bideok daraman Kanaldude herri telebista parte hartzaileko kazetari eta bideogilea izan da. Orreaga 778 dokumentalaren egilea ere bada. Bi haurren aita da.