Atxilotu eta biharamunean, Pablo Hasel rap kantaria aske, baldintzapean
VALENTZIA. Guardia Zibilak Pablo Hasel rap kantaria atzeman zuen igandean, Valentzian (Herrialde Katalanak), kontrol batean. Sare sozialetan «terrorismoa goratzeagatik» egitekoa zioten epaiketa batera ez zen joan —delitu beragatik lehen ere zigortua du Espainiako Auzitegi Nazionalak—, eta epaileak agindua eman zuen hura atxilotzeko. Deklaratu ostean, baldintzapean aske utzi zuten kantaria, atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu