'Haika-Segi auzia'

Atxikimendu zerrenda zabala lortu dute Haika-Segi kasuan auziperatutako lagunek

Haika-Segi kasuan auziperatutako lagunek gazte mugimenduko eragile eta norbanakoen atxikimendu zerrenda zabala aurkeztu dute Donostian. Dagoeneko gazte mugimenduari lotutako 500 atxikimendu jaso dituzte. Hala ere, datozen egunetan zerrenda handitzea espero dute. Orain arte atxikimendua erakutsi dutenen artean Duina Gazte Koordinadora, LAB gazteak, Segi, Iratzarri, EHNE gazteak eta Ikasle Abertzaleak daude, besteak beste.

2005eko otsailaren 1a
17:37
Entzun
Haika-Segi kasuan auziperatutako kideek azaldu dutenez, otsailaren 4ean elkarretaratzeak egingo dira Iruñean, Bilbon, Gasteizen, Baionan eta Donostian Eskubide zibil eta politikoen defentsan, gazteria aurrera lelopean.

Atxikimenduen zerrenda ikustekoeta atxikimendua emateko, webgunea prestatu dute: www.gazteriaurrera.org
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.