Atutxa, Knorr eta Bilbaori harrera legebiltzarrean

2017ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainia zigortu ondoren, Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeriak harrera egingo die asteartean Juan Mari Atutxari, Gorka Knorri eta Kontxi Bilbaori.Legebiltzarreko harrera aretoan hartuko ditu hirurak, 12:30ean. Legebiltzarkide guztiek jaso dute ekitaldira joateko gonbidapena.

Atutxa Euskadi Irratian elkarrizketatu zuten atzo goizean, eta hark legebiltzarreko presidente gisa egindako lanaren «duintasuna» defenditu zuen. Ez duela barkamenik espero gaineratu zuen. Horrez gain, Atutxak ukatu egin zuen Ertzaintzak inoiz torturatu duela. Barne sailburua izan zen garaiko autokritikarik egiten ote duen galdetuta, erantzun zuen 1995ean Lasa eta Zabalaren gorpuzkiak iritsi zirenean hartutako erabakiak aldatuko lituzkeela: «Irudia penagarria izan zen, kolpeak, odola...».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.