Atutxa auzia Europako Giza Eskubideen Auzitegira eraman dute Juan Mari Atutxa, Kontxi Bilbao eta Gorka Knorrek, eta tirabira sortu da berriz ere Eusko Legebiltzarrean. Otsailean onartu zuen legebiltzarrak bere gain hartzea helegitearen kostuak, eta atzo jakin zen Eusko Legebiltzarreko Mahaiak aholkularitza enpresa bati eman diola zeregin hori, 12.000 euro ordainduta. Atzo, 4.000 euroko lehen ordainketa tramitatzean izan zen adjudikazioaren berri.
Haserre agertu da horregatik PSE-EE. Mahaiko bigarren presidenteorde Blanca Roncalek egin du salaketa, esanez adjudikazio hori ez zaiola aurretiaz jakinarazi Legebiltzarreko Mahaiari. Jose Antonio Pastor bozeramaile sozialistak uste du erabakiak «aurrekari arriskutsua» jarri duela.
Espainiako Auzitegi Gorenak 2003an legebiltzarrari agindu zion Sozialista Abertzaleak taldea desegiteko. Mahaiak ez zion men egin, eta zigorra jaso zuten.
'Atutxa auziaren' defentsa kanpo aholkulariei eman izana salatu du PSEk
Legebiltzarrak otsailean onartu zuen kostuak bere gain hartzea; 12.000 euro kostako da Estrasburgora jotzea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu