Atristainen aurkako «jazarpena» salatu du Sarek

ANDONI CANELLADA / @FOKU.
2023ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Hileroko azken ostirala izanik, presoen eskubideen aldeko elkarretaratzeak egin zituzten atzo arratsaldean hainbat herritan. Sarek dei berezia egin zuen Donostiako elkarretaratzera joateko; izan ere, salatu zuen Espainiako Auzitegi Nazionala eta FiskaltzaXabier Atristaini eta gainerako euskal presoei «jazartzen» ari zaizkiela, eta haien jarrera «oztopatzaile eta konfrontatzailea» arbuiatu zuen. Sareren hitzetan, «nekez» uler daiteke ETAren jardueraren amaieratik hamabi urte baino gehiago espetxean sartzeko eta espetxetik irteteko zigor «krudela» ezartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.