Atristain eta Inziarte kartzelan, hirugarren gradua kenduta

«Haserre» dago Etxerat, presoei jartzen dizkieten «oztopoak» direla eta; mobilizazioak iragarri dituzte

Atristainen gainean hartutako neurriak salatzeko protesta bat. JON URBE / FOKU.
2023ko martxoaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. Martuteneko espetxera itzularazi zituzten atzo Xabier Atristain eta Juan Manuel Inziarte euskal presoak. Etxerat-ek atzo azaldu zuenez, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak hilaren hasieran bi presoei hirugarren gradua jartzearen alde egin bazuen ere, Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegiak ontzat hartu du fiskaltzak erabaki horren kontra jarritako helegitea, eta horren ondorioa da bi presoen egoera aldaketa: hirugarren gradua eteteko eskaera onartu da, helegitearen gainean ebazpen bat eman arte. Aldaketa horren harira, «haserrea» adierazi nahi izan du Etxerat-ek. Gogoratu du Atristaini iazko uztailean ere kendu ziotela hirugarren gradua. Inziartek orain dela gutxi iktus bat izan zuela adierazi dute, eta kaltegarria izango dela hau haren osasunarentzat. «Oztopo» hauek salatzeko protestak egingodituztela iragarri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.