MADRIL. Estatuaren Abokatutzak helegitea jarriko dio Xabier Atristain aske uzteko Giza Eskubideen Europako Auzitegiak kaleratutako ebazpenari. Espainiak Atristainen eskubideak urratu zituela eta prozesu «justu eta ekitatezko bat» izatea eragotzi ziotela ebatzi zuen urtarrilean Estrasburgoko auzitegiak. Hala, presoa otsailaren 17an irten zen Martuteneko espetxetik (Gipuzkoa). Orain, Estatuko Abokatutzak esan du ebazpenaren aurkako errekurtsoa aurkeztuko duela. Hilaren 18ra arteko epea du.
Espainiako Justizia ministro Pilar Llopek atzo goizean iragarri zuen Estatuko Abokatutza gaia aztertzen ari zela, eta handik ordu gutxira iritsi zen baieztapena. Hala, gobernuak men egin die AVT biktimen elkartearen eskaerei. Elkartearen esanetan, Espainiak errekurtsoa aurkeztu ezean dozenaka euskal preso askatzeko bidea ireki lezake ebazpenak. Izan ere, euskal preso ohia aske geratu berritan, EH Bilduk adierazi zuen erabaki hark «aplikazio analogikoa» izan beharko lukeela.
Atristain askatzeko ebazpenari helegitea jarriko dio Espainiak
Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren ebazpenari errekurtsoa aurkeztuko dio, AVTren eskariari men eginez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu