Astelehen iluntzean Getarian (Gipuzkoa) agertutako balea atera dute kaitik itsasorantz. Urola Kostako Hitza-k zabaldu duenez, bi txalupa joan dira 13:30 aldera balearengana, eta soinua ateraz lortu dute, ordu erdi geroago, animalia portutik ateratzea. Aldenduz joan da, baina, itzul ez zedin, itsasoan ere jarraipena egin diote.
Bi egunez, ikusmin handia eragin du baleak Getarian. Ehunka lagun joan dira ugaztuna bertatik bertara ikustera. Bideoa: balea, astelehen gauean (Lander Garro).
[Youtube]https://youtu.be/qPU1rzByXMg[/Youtube]