Urtarrilaren 15eko goizaldean 40 urteko gizon bat hil zuten Atarrabiako (Nafarroa) Landazabal poligonoko Villava hoteletik gertu, arma zorrotz batekin. Hiltzailearen emaztea atxilotu dute gaur; biktimarekin zegoen hilketa gertatu zenean. Epailearen esku geratuko da laster.
Lekukoen arabera, hiltzaileak ihes egin zuen autoz. Ordea, andreak Diario de Noticias hedabideari azaldu gisa, bere burua entregatu zuen.
Hildakoak Adrian Ogando zuen izena, baina Gualey esaten zioten. Nafarroako zenbait hedabidek zabaldu dutenez, Alfredo zuen izena garai batean, baina aldatu egin zuen. Iruñeko Arrotxapea auzoan bizi zen, eta lau seme-alaba ditu han. 20 urte zeramatzan Nafarroan, Errepublika Dominikarretik helduta.
Iruñeko 4. Instrukzio Epaitegiak sekretupean darama ikerketa. Gaurdaino, hiru lagun atxilotu dituzte: hiltzailea, haren emaztea eta haien lagun bat, konplize gisa.