Koronabirusa

AstraZenecaren txertoa umeetan probatzen hasi dira

6 eta 17 urte arteko umeekin entsegu klinikoak egiten hasi da gaur Oxford unibertsitatea. Txertoak haurrengan duen eraginkortasuna aztertu nahi dute.

Osasun langile bat AstraZenecaren txertoarekin. NEIL HALL/ EFE
2021eko otsailaren 13a
18:00
Entzun

Oxford unibertsitateak gaur ohar bidez jakinarazi duenez, entsegu klinikoak egiten hasi da 6 eta 17 urte arteko umeekin, AstraZeneca botika etxearen txertoaren eraginkortasuna neurtzeko. Adin tarte horretan egiten den lehen entsegu klinikoa da. Entsegu klinikoan 300 umek parte hartuko dute: horietatik 240k AstraZenecaren txertoa jasoko dute, eta gainerakoek, meningitisaren aurkako txertoa. Entseguak Oxford, Londres, Southampton eta Bristolen egingo dira.

Andrew Pollard Oxford unibertsitateko haurren infekzio eta immunitate ikerketako buruak esan duenez, koronabirusak ez ditu umeak horrenbeste kutsatzen, eta oso gutxi dira larri gaixotutakoak, «baina garrantzitsua da txertoaren segurtasuna eta erantzun immunea ezartzea».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.