Astigarragako (Gipuzkoa) 24 urteko gazte bat hil zen atzo Eretan (Biarno, Okzitania). Moto istripua izan zuen Pirinioetako Soudet mendatea igotzen ari zela, D-113 errepidean, San Martingo Harriko eski estaziotik gertu. Gaztea taldean zihoan, baina errepidetik atera eta amildu egin zen, 14:45 aldera.
SudOuest hedabideak jakinarazi duenez, larrialdi zerbitzuak, osasun zerbitzuak eta helikoptero bat bertaratu ziren, baina ezin izan zuten gaztea salbatu. Jendarmeria gertatutakoa ikertzen ari da.