ASTEOTAKO ESANAK

2017ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
«Jaurlaritzak sinesgarritasuna ematen dio amaierako armagabetzea epe motzean egiteko aukerari. Orain arte hori bultzatzen ibili da, bere posibilitateen barruan».

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria (2017-3-17)

«Armagabetzea zorroztasunez eraman behar da, gizarteak halaxe nahi duelako».

Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakaria (2017-3-17)

«Guztiei eskatzen diegu egoerak eskatzen duen mailan egoteko prozesu hau bururaino eramateko».

Arnaldo Otegi EH Bilduko bozeramailea (2017-3-17)

«Arrisku kolektibo bat hartu behar dugu. Apirilaren 8an hor egonen gara; [bakearen artisauak] ez zarete bakarrik izanen» .

Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakaria (2017-3-18)

«Erraza dute: justiziarengana jo, indarkeria utzi dutela erran eta armak entregatu».

Bernard Cazeneuve Frantziako Gobernuko lehenministroa (2017-3-20)

«Modurik onena da ETAk armen kokalekuariburuzko xehetasunak ematea, inongo negoziaziorik gabe» .

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea (2017-3-22)

«Prozesu hau duintasunean, bakean eta guzien parte hartzearekin eraman behar da, bide baten hasiera baita».

Mixel Berhokoirigoin Bakearen artisaua (2017-3-23)

«Hilaren 8tik aitzina, gai mingarrienei bide eman behar diegu, denok» .

Anaiz Funosas Bake Bideko presidentea(2017-4-4)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.