udal eta foru hauteskundeak

Astelehenean izango da Araiz eta Esparzaren arteko eztabaida

Navarra Television-ek eskainiko du eztabaida, zuzenean, gaueko 22:00etatik aurrera.

Adolfo Araiz eta Javier Esparza, gainerako hautagaiekin batera joan den astean izan zuten solasaldian. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2015eko apirilaren 30a
10:52
Entzun

Nafarroako presidentziarako UPNren eta EH Bilduren hautagaien eztabaida datorren astelehenean izango da, 22:00etan. Javier Esparza eta Adolfo Araizen arteko eztabaida izango da, eta Navarra Television-ek eskainiko du.

Bi alderdiek elkarren artean hala adostuta, ondoko lau ataletan banatuko dute eztabaida: lehen atalean gatazka politikoari buruz ariko dira; bigarrenean ustelkeriaz; hirugarren atalean Nafarroarako dituzten proposamenak aurkeztu beharko dituzte; laugarren eta azken atala Nafarroaren estatus politikoaz hitz egiteko baliatuko dute.

Eztabaida, Adolfo Araizen eskaera baten ondotik etorri da. Burlatako agerraldi batean, Javier Eparzari galdegin zion aurrez aurre baterako, eta honek gonbitea onartu egin zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.