Astelehenean egingo da Bizkaiko Batzar Nagusiak osatzeko saioa

Jarduneko presidentearen arabera, ekainaren amaieran hautatuko dute diputatu nagusia

Erredakzioa
Bilbo
2011ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Astelehenean hasiko da Bizkaiko Batzar Nagusiak osatzeko prozesua, eta, Ana Madariaga jarduneko presidenteak azaldu duenez, litekeena da ekainaren amaieran egitea diputatu nagusia hautatzeko saioa. Gipuzkoako Batzar Nagusietan ere astelehenean egingo dute lehen saioa.

Bizkaiko Batzar Nagusiak osatzeko prozesua, baina, luzeagoa da. Astelehenean egingo den saioan, ganberako mahaia osatuko dute, eta beste saio batera deituko dute, zazpi eguneko epean, Bateraezintasun Batzordea izendatzeko. Txostenak aurkeztu ostean, beste saio bat egingo dute. Saio horretan, mahaiko presidenteak ahaldun nagusia hautatzeko saiora deituko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.