Asteburuko bi auto istripuak salatu ditu Etxerat-ek
DONOSTIA. Maria Lizarraga eta Oier Lorente euskal presoen lagunek asteburuan izandako auto istripuak salatu ditu Etxerat elkarteak. Lizarragaren bisitan —Villenan dago, Alakanten, 720 kilometrora—, Xabier Arina preso ohiak izan zuen istripua. Hormigoizko bi bloke jo zituen, eta autoan kalteak eragin. Lorenteren bisitan —Dueñasen dago, Palentzian, 300 kilometrora—, haren lagun batek izan zuen istripua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu