Asteartean izenpetuko dute Seaskako irakasleen akordioa

Erredakzioa
Baiona
2019ko uztailaren 12a
00:00
Entzun
Seaskak, Frantziako Hezkuntza Ministerioak eta EEP Euskararen Erakunde Publikoak asteartean izenpetuko dute irakasle postuen akordioa. Horren arabera, Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteak datorren ikasturterako beharrezkoak lituzkeen 30 irakasleetatik 12,5en soldatak ordainduko lituzke Frantziako Gobernuak, eta beste zazpi finantzatuko lituzke trebakuntza aldian.

Horixe agindu du Parisek, eta azken orduko aldaketarik ezean, hala izenpetuko dute hiru erakundeek astearte eguerdian, Baionako Departamendu Kontseiluko kaserna handian egingo duten ekitaldian. Bertan parte hartuko dute hil honen hasierara arte Seaskako presidente aritutako Paxkal Indok, Bordeleko Akademiako errektore Olivier Dugripek eta EPPko lehendakari Beñat Arrabitek.

Aurten ere luze jo dute negoziazioek, hiru aldeek kopuru ezberdinak proposatzen baitzituzten. Azkenean, Seaskak eskatutako kopuruetara hurbildu da Hezkuntza Ministerioa: hemeretzi postu bere gain hartzeko eskatu zion ikastolen elkarteak. EEPk 14,25 posturen kalkulua egin zuen. Hiru urtean behin berritzen dute ituna hiru erakundeek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.