Aspergerren sindromearen diagnostikoan, aurrera urratsa

Nafarroako Unibertsitatea klinikan egin dute ikerketa, Neuropediatria Unitatean; test berri bat ontzea ekarri du.

2022ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Aspergerren sindromea hobeto diagnostikatzeko aurkikuntza bat egin dute Nafarroako Unibertsitatea klinikan; horren bidez, sindrome hori eta komunikazio sozialerako nahasmendua doiago bereizteko gakoak eman dituzte. Nafarroako Unibertsitatea klinikako Neuropediatria Unitatean egin dute ikerketa, eta horren berri eman dute European Journal of Education and Psychology argitalpenean. Zehaztu dutenez, 254 paziente aztertu dituzte ikerketarako, adingabeak denak, 5-16 urte artekoak.

Aspergerren sindromeak eta komunikazio sozialerako nahasmenduak antzekotasunik badutela nabarmendu dute ikertzaileek, eta «ezberdintasunei» erreparatzeko ahalegina egin dutela, biak ondo bereizteko, tratamendua jartzeko orduan-eta ñabardurak bai baitira. Horiek horrela, egindako aurkikuntzen bidez, egokitu egin dituzte diagnostikoak egiteko erabiltzen diren testak.

Atzo izan zen Aspergerren sindromeari eskainitako nazioarteko eguna. Neurogarapenarekin lotuta dago. Sindrome hori dutenek, askotan, pentsamendu eta portaera «zurrunak» dituzte; errutinetara oso atxikita egoten dira, eta aldaketekin aztoratzeko joera dute. Espektro autistaren barruko nahasmenduekin lotuta dago, ezaugarri zenbaiti begira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.