Aske utzi dute Patrice Laniesen hilketaren susmagarri nagusia

Iazko Baionako bestetan hil zuten Lanies, jipoituta, etxera zihoala.

jakes goikoetxea
2024ko ekainaren 8a
13:00
Entzun

2023ko uztailaren 26an, Baionako besten lehen egunean, Patrice Lanies baionarra bere etxera zihoan gauean. Etxera sartzen ari zela, gizon bati kargu hartu zion, eraikinaren sarreran pixa egiten ari zelako. Orduan, zenbait lagunek Lanies jipoitu egin zuten. Konortea galdu zuen, eta Baionako ospitalera eraman zuten; koma artifizialean egin zituen hainbat egun, eta abuztuaren 3an hil zen

Zazpi lagun atxilotu zituzten Laniesen hilketagatik, sei gizon eta emakume bat. Horietatik bat, hilketaren susmagarri nagusia, behin-behineko espetxealdian zegoen, baina Paueko Apelazio Auzitegiak aske utzi zuen atzo, kontrol judiziala izateko betebeharrarekin, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren abokatuak asteartean egin zuen aske uzteko eskaera; fiskaltzak, berriz, preso jarrai zezala eskatu zuen. Aske uzteko eskaera bat atzera bota zuten maiatzaren 16an.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.