Protesta egin dute Leioako campusean Ikasle Abertzaleek deituta, LOMCEren aurkako protestetan izandako istiluetan Euskal Herriko Unibertsitateak salaketak aurkeztu zituelako hainbat lagunen aurka. Bost izan dira guztira poliziek atxilotutakoak; lau errektoretza barruan eta bat kanpoan. Ondoren, aske utzi ditu denak, eta campusetik joan da Polizia.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak lagun ugari identifikatu ditu manifestazio ostean, baina ez du inor atxilotu.