Aske utzi dituzte Durangon sexu eraso bat egotzita atxilotu zituzten bi gizonak

Durangoko Autodefentsa Feminista Asanbladak elkarretaratzera deitu du gaur 19:00etarako, Andra Mari kalean.

Sexu eraso bat salatzeko elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. MONIKA DEL VALLE / FOKU
Sexu eraso bat salatzeko elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. MONIKA DEL VALLE / FOKU
nerea intxausti
2025eko otsailaren 17a
12:00
Entzun

Epaileak aske utzi ditu Durangon (Bizkaia) emakume bati sexu eraso bat egitea egotzita atxilotu zituzten bi gizonak. Erasoa larunbat goizaldean gertatu zen, Askatasunaren Etorbidean: emakumeak berak jakinarazi zien poliziei sexu eraso baten biktima izan zela. Orduantxe atxilotu zituen Ertzaintzak 19 urteko gizon bat eta 45 urteko beste bat. 

Bi gizonek polizia etxean igaro zuten gaua, eta atzo goizean eraman zituzten epailearen aurrera. Epaileak aske uztea erabaki zuen.

Elkarretaratzea

Durangoko Autodefentsa Feminista Asanbladak elkarretaratzera deitu du gaur 19:00etarako, Andra Mari kalean, Erasorik ez erantzunik gabe! lelopean. 

Durangoko Udalak «erabateko gaitzespena» adierazi zuen atzo, adierazpen instituzional batean, eta biktimari babesa eta elkartasuna helarazi zizkion. Gaineratu zuen biktimaren esku jarriko dituela halako kasuetarako dituen zerbitzu espezializatuak, eta prozedura judizial eta administratiboetan laguntza emateko prest agertu zen. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.