Euskal presoak

Aske geratu da Xabier Goienetxea euskal presoa

Parisko Zigorren Aplikaziorako Auzitegiak ostiralean onartu zuen Goienetxea baldintzapean aske uztea.

Xabier Goienetxea, espetxetik atera ostean. ETXERAT
2023ko azaroaren 13a
13:32
Entzun 00:00:0000:00:00

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Xabier Goienetxea euskal presoa Lannemezango espetxetik (280 kilometrora, Okzitania) atera da. Bake Bideak ostiralean adierazi zuen Parisko Zigorren Aplikaziorako Auzitegiak Goienetxearen baldintzapeko askatasuna onetsi zuela, eta gaur bete da erabakia.

Bake Bidearen esanetan, auzitegiak «testuinguru berezi batean» hartu du erabakia. Izan ere, Terrorismoaren Aurkako Fiskaltzak helegitea jartzen ahal badu ere, baldintzapean aske uztearen alde agertu zen audientzia egunean.

2015eko uztailean atxilotu zuten Goienetxea, Ortzaizen (Nafarroa Beherea), Iñaki Retarekin batera, ETAren «aparatu logistiko-militarraren» aurkako operazio batean. 2018an epaitu, eta zazpi urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Prozesu hartan, Retak esan zuen ETAren armagabetze prozesuan haren «zuloak ixteko helburua» betetzen ari zirela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.