Mikel Arretxe Donostiako gaztea aske geratu da, zigorra osorik bete ostean. 2011n zigortu zuten, Segiko kide izatea egotzita, eta 2013an espetxeratu zuten, auzi berean zigortutako beste zazpi lagunekin batera. Zortzi zigortuetako sei—Arretxe tartean— 2013ko apirilaren 19an atxilotu zituen Ertzaintzak eta eraman zituen kartzelara, Espainiako Justiziak ezarritako zigorra bete zezaten. Hori galarazteko, ehunka herritar bildu ziren Donostiako Bulebarrean,eta herri harresi bat osatu zuten; Ertzaintzak indarrez egin zien aurre. Ordutik, Soriako espetxean (Espainia) egon da preso Arretxe.
Hura bezala, dagoeneko aske daude auzi berean zigortutako Adur Fernandez, Oier Lorente eta Aitor Olaizola. Beste laurak—Imanol Vicente, Nahikari Otaegi, Ekaitz Ezkerra eta Egoi Alberdi— preso daude oraindik, baina gutxi barru beteko dute zigorra, osorik haiek ere. Uztailean, Auzitegi Gorenak atzera bota zuen zigorra murrizteko haiek eginiko eskaera, Zigor Kodearen 579 bis 4 artikuluaren aplikazioa ukatuz.
Aske geratu da Mikel Arretxe, Donostiako herri harresian atxilotutakoa
2013an kartzelatu zuten, beste zazpi lagunekin batera, Segiko kide izatea leporatuta. Soriako espetxetik irten da, zigorra osorik beteta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu