Duela lau urteko maiatzean atxilotu zuten Kepa Arkauz, eta preso izan da geroztik. Bart irten zen Meauxeko espetxetik. Bertan zituen zain senide eta lagunak.
Espetxeratu eta urtebetera eraso egin ziotela salatu zuen Arkauzek. Parisko Justizia Jauregian gertatu zen. Etxerat-ek jakinarazi zuenez, preso arrunt batekin gela partekatu behar zuela jakinarazi ziotenean uko egin zion arrrasatearrak, eta funtzionarioek indarrez eta lepotik helduta sarrarazi zuten. Aurretik, bakartua izan zuten Villepinteko espetxean; handik eraman zuten Meauxera.