Aske geratu da Juan Luis Agirre euskal presoa, zigor osoa beteta

Agirrek 28 urte egin ditu espetxean.

Agirre, espetxetik atera berri. ETXERAT
Agirre, espetxetik atera berri. ETXERAT
2025eko martxoaren 12a
15:45
Entzun 00:00:0000:00:00

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, aske geratu da Juan Luis Agirre euskal presoa, zigor osoa beteta. Agirrek 61 urte ditu, eta 28 urte egin ditu preso.

1996ko azaroan atxilotu zuten Agirre, Baionatik Pauerako autobidean, errepideko kontrol batean. Frantziako espetxeetan egin zituen zortzi urte, 2004an Espainiaratu zuten arte. Aurrez ere, 2002an, Espainiako espetxeetan —Valdemoron eta Soto del Realen— izan zuten sei hilabetez, haren kontrako lau epaiketa egin bitartean; horietako bitan zigortu zuten. Gainera, 2013an, Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu zuen haren espetxe zigorra zortzi urte luzatzea, 28 urtetik 36ra, baina, Agirreren abokatuak jarritako helegite bat tarteko, atzera egin zuen auzitegi berak. Hala, 2020an bete zituen zigorraren hiru laurdenak.

Astigarragako (Gipuzkoa) presoa 2021eko maiatzean lekualdatu zuten Zueratik (Euskal Herritik 245 kilometrora) Soriara (260 kilometrora), eta Espainiako Espetxe Erakundeek 2022ko apirilean jakinarazi zuten espetxe hartatik Euskal Herrira lekualdatuko zutela; zehazki, Zaballara (Araba).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.