Goizean irten da Felipe San Epifanio Herrerako espetxetik (Espainia), 23 urteko kartzela zigorra bete ostean. Bertan zituen zain senide eta lagunak.
Herri Batasuneko parlamentaria izan zen San Epifanio 80ko hamarkadaren amaieran, eta baita HBko Mahai Nazionaleko kide ere. Gerora, ordea, ihes egin behar izan zuen, Espainiako Polizia atzetik zebilkielako. Bartzelonan atxilotu zuten, 1994an, ETAko kide izatea egotzita. Geroztik hainbat espetxetan izan dute preso.